1969-tik geroz, Seaskak, urte oroz, ikastola berriak idekitzen ditu, familia euskaldun  nola erdaldunetatik jalgitzen diren haurrentzat.  

 

1969an, buraso talde ttipi batek, Ipar Euskal Herriko lehen ikastola zabaltzen du, Arrangoitzen, 5 haurrekin, 1901-ko uztailaren legearen araberan kudeatutako Seaska elkartearen gerizan. Elkarte berriak,  elebiduntasun orekatu bat lortzeko ahala ematen duen eskola sistema bat aintzina eraman nahi du. Helburu horrek metodo pedagogiko bereziak eta antzindariak suposatzen ditu. 

 

 

 

IKASTOLA, egiazko elebiduntasunaren eskola

 

Ikastolaren funtsa, milaka urte dituen hizkuntza baten babesa da :  euskara. 

 

Gaur egun, hizkuntzaren transmisioa ez da gehiago familiaren baitan segurtatua. Haurrek, euskara, gero ta guttiago etxean ikasten dute. 

 

Ondorioz, eskolak eragin handia du gure ondare kulturalaren etorkizunarengan. Ikastolaren helburu nagusia, frantsesez bezain ongi, euskaraz komunikatzea, jostatzea, kontatzea, irri egitea, bizitzea da. Murgiltze osoan diren eskolako aktibitate eta eskola ondoko jarduerei esker, eta frantsesaren lantzea CE1-tik goiti hasiz,  haurrak, ttipidanik bi hizkuntzen gaitasuna lortuko du, familia erdaldun batetatik jalgitzen bada ere. 

 

 

IKASTOLA, pedagogia berezi bat. 

 

Hezkunde Nazionaleko Ministeritzak ikastolak onartzen ditu. 2015an, kasik hiru mila bostehun ikasle dira amaeskolatik terminaleraino ikastoletan eskolatuak. 

 

Erakaslegoak, haurra eta gaztearen inguruan oinarritzen den proiektu pedagogiko bat segitzen du. Desmartxa huntan, ikaslea, pertsona gisa, bere osotasunean eta bere berezitasunekin kontutan  hartua da.  Buraso eta erakasleen arteko lotura azkarrak, desmartxa hau errexten du. 

 

SEASKA ikastolen federakuntzak, ikastolen zerbitzurako, laguntza pedagogiko eta  logistikoa ekartzen du, diziplina ainitzeko talde baten bidez. Talde hunen betebeharrak ainitzak dira :  zailtasunetan diren haurrei laguntza,  erakasle berriien formakuntza,  ekintza hezitzaile ta pedagogikoen animatzea eta segitzea. 

 

 

IKASTOLA, elkarte eskola bat

 

Ipar Euskal Herriko 34 ikastolak, besteak beste lizeo bat eta hiru kolegio, SEASKA federakuntzaren barne dira.