Batzordeak

Herri urrats

BATZORDEA

Seaskako Herri Urrats batzordean , Ikastolako 2 buraso erreferente dira. Urtero, maiatzaren bigaren igandean, Herri Urrats antolatua da dirua biltzeko  Seaskak dituen ikastolen eraikinen sortzea edo arramoldatzea finantzatzeko. Ikastolako erreferenteek antolatzen dute egun hori Oztibarreko Ikastolako burasoendako, lan txandak eginez.

 

Urtean, 2 bilkura segitzen dituzte.

 

SALMENTA

Urtean bi aldiz antolatzen da Ikastolan, Herri Urratsen salmenta, pirmaderako eta neguko kolekzionarekin : Eguberri aintzin eta Udaberrian zehar.

Salmenta bukatuta, Herri Urratsek arra itzultzen digu salmentaren %20a.

Aurten salmentarendako egin dugu  : 900.00 € x 20% = 180 €


Ikastolen Kontseilua

Kontsultatze eta erabakitze gune bat da.

Ikastolen Kontseiluak, ikastola guzietako ordezkariak biltzen ditu, Seaskaren norabide nagusiak finkatzen ditu.

 

Batzorde eragileko kideak ikastolen kontseiluan hautatzen dira. Ikastolen kontseiluan finkatutako norabide nagusiak gauzatu behar ditu.

 

Oztibarreko ikastolan

3 ordezkari baditugu (eta 3 ordezkari orde). Gure ikastolako bozkak Ikastolen Kontseilura eramaiten dituzte, txosten morala, aurrekonduak, norabide txoxtenak bozkatzeko.

 

Euskaraz Bizi

Gure iduriko, euskaraz bizi taldearen helburua da, euskara sustatzea burasoen artean eta haurren artean, ikastolako orduetarik kanpo. Antolatutako ekintzak arras desberdinak izaten ahal dira, ikastola bakotxaren egoera linguistikoaren arabera eta talde kideen gaitasun eta gustuen arabera.

Adibidez, aurten, seaskak galdegiten digu euskararen erabilpenari buruz puntu bat egitea gure ikastolaren baitan, eta horren ondotik, hizkuntza proiektu bat plantan ezartzea.

Bestalde, entseatzen gira haurrei zuzendutako ikusgarri batzuen antolatzea, ikastolatik kanpo, elgar atxemateko eta euskaraz gozatzeko.

Burasoei laguntza bat proposatu diegu mail trukaketak eta bilkurak euskaraz eginak izan ditezen.

Hauek adibideak baizik ez dira eta, bakotxaren ideiak eta ekarpenak beti ongi etorriak dira, euskarak bere tokia ukan dezan gure harremanetan


Egoitza

Helburuak : Ikastolatik 2 erreferente dira. Eraikinaren mailan Ikastolak ukaiten ahal dituen problemak helarazten dituzte Seaskaren Egoitza Elkarteari eta Seaska sarean egoitzer lotuak diren proiektuak segitzen dituzte. Seaskaren erabakiaren ondorioz, Egoitza elkarteak ikastolen haunditze edo/eta berritze nagusien kudeaketa bai eta ere ikastola berrien idekitzea antolatzen du.

 

 

 

Garapena

Integrazio batzordea

Helburuak :

Ahalmen urriko haurren eskolatzea sustatzea beren hezkuntza behar bereziei egokitutako erantzunak ekarriz eta eskolatze horien finantzamenduan parte hartuz.

Hortarako, urtean zehar biskotx salmentak antolatzen ditugu baita parte hartzen Baigorriko BRIK A BRAK-ean Garazi, Baigorri et Ortzaizeko ikastolekin batera.

 

 

 

 

 

 


2 kide :  1 + ordezkaria

 

Eginbeharra : txosten bat betetzeko azaroan komunikaziorako diru laguntzaren eskatzeko Seaska Garapenari

 

Bilkura bat otsailean  Kanbon

 

Urte guziez Seaskako Garapena batzordeak diru laguntza bat emaiten dixi galdegiten duten ikastolei edozein komunikazio proiekturen diruztatzeko (afitxa, eskuorri, pankarta, banderola, mintzaldi, webgune…)

 

Oztibarreko ikastolak diru laguntza eskatzen dixi (1000 euro) udan antolatzen den ibilaldiaren publizitatearen egiteko eskuorriak banatuz postaz Oztibarreko eta inguruko herrietako etxeetan.

 

Nola :

 

Azaroan Garapenan den burraso arduradunak Seaskak igortzen duen eskaera txosten bat betetzen dixi proiektua zehaztuz eta debisak juntatuz. Garapenari igortzen dixi.

 

Ondotik, onartua baldin bada, otsailean, Ramuntxo Etxeberri Garapena langileak, bilkura batetarat parte hartzerat gomitatzen dixi. Han dotazioa eskatu duten ikastoletako garapena arduradun guziek beren proiektua aurkezten dixie aldizka.

 

Bilkura horretan ate idekiak aipatzen dituxu ere eta materiala banatzen duxu burraso berriei emaiteko ate idekitze egunean.