1991 » Oztibarreko ikastola sortu zuxun 6 ikaslerekin. Ikastola, Bunuzeko Intxauseta etxean kokatzen zuxun. 
1993 » Lekuz aldatu zuxun, Bunuzetik Donaixtira joanez eta han Xola etxean gelditu zuxun 12 ikasle eta andereño batekin. Sei urtetan, haurrak Amikuzeko Ikastolara abian zituxun, Oztibarren ez baitzen lehen mailarik. 
1995 » Ikastola Azmera joan zuxun, 14 ikaslerekin. 
1999 » Lehen maila ideki zuxun Izura Azmen. Geroago toki eskasarengatik, ama ikastola Ibarlara joan zuxun. Urte oso bat han pasatu eta Izurara itzuli zuxun, prefabrikatu batzueri esker gela berriak sortu baitziren. 
2006 » 32 ikasle dituxu Oztibarreko ikastolan. 
2007 » Izura utzi eta ikastola Larzabaleko egoitza berrian sartzen duxu, honen laguntzeko Pagatxa kanpaina bultzatzen duxu eta haurrentzat baldintza hoberenak lortzen. 
2012 » Bizi goxoa dixie Oztibarreko ikastolako 56 ikasleek !

2017 »  52 ikasleek !